XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Erritmoaren oihartzuna:

tx = txaloa; xu = ahotsa; a = aurpegia.

Konpasiloko konpasean dator idatzia.

Ariketa honetan hurrengo tinbreok landuko ditugu: txaloak, ahotsa xu esanez, eta eskuak masailetatik lokietara eramanez. Arreta berezia jarri behar da x fonemaren ahoskera egokian.

2. Tinbre aldaketa:

Tinbrea kasu bitan aldaturik duen erritmoaren oihartzuna da. Irakasleak eskema bat burutuko du eta ikasleak errepikatuko, hurrengo hau kontuan hartuta: txaloak entzuten baditu, erritmo bera egingo du izterretan joz; izterretakoa entzuten badu, txaloak eginez errepikatuko du.

Ariketa hau begiak itxita egingo da.

3. Melodiaren oihartzun librea:

Konpasiloko konpasean idatzia.

Kantatzerakoan semi eta beltz esango dugu.

Gorputz tinbre bat gehituko dugu: esku zartadak besoetan.

Bigarren, laugarren eta zazpigarren konpasetan r fonema kantatuko dugu.

Neketsua gerta daiteke ikaslearentzat, baina interesgarria da kanturako prestatzeko.

Bosgarren eta seigarren konpasetan glissando bat dago.

4. Melodiaren oihartzun notaduna:

Konpasiloko konpasean dago idatzia.

DO, RE, MI, FA, SOL eta LA notak erabiliko ditugu.

5. Irakurketa:

5.1. Seigarren partituraren errepasoa:

Estudioaren airea eta idatzia dagoen konpasa galdetuko dugu.

Konpas bakoitzean dauden pultsazioak zenbatuko ditugu, dena ondo idatzita dagoela egiaztatu nahi izango bagenu bezala.

Ondoren, ohi bezala, minutu bat emango dugu ikasleak buruz presta dezan esku pentagramaren laguntza hutsarekin, eta jarraian ahots goraz kantatuko dugu.